Home / / Bizkaiko Golkoan zehar egingo den loturaren proiektua aurrera doa Capbreton-eko arroilan nagusitutako ezegonkortasunak gainditu ondoren

Bizkaiko Golkoan zehar egingo den loturaren proiektua aurrera doa Capbreton-eko arroilan nagusitutako ezegonkortasunak gainditu ondoren

Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den Espainia eta Frantziaren arteko itsaspeko interkonexio elektrikoaren proiektua aurrera doa. Frantziako uretan, Capbreton-etik gertu, itsas hondoaren mugimenduak topatu eta gero, REE eta RTE sareek ikerketa gehigarriak burutu dituzte arroilaren inguruan beste ibilbide batzuk aurkitzeko, konponbide teknikorik egokiena erabaki nahian. Gaur egun, zenbait aukeraren bideragarritasuna aztertzen ari da, behin betiko konponbidea onartu baino lehen partaidetza publikoko tokiko prozesu bat antolatu ondoren. Une honetan, proiektuak bideratzeko bidea eta egutegia berrartuko ditu, hasiera batean aurreikusi ziren lanak jarraitzeko.

REE eta RTE sareek bi herrialdeen arteko interkonexio elektrikoak garatzeko konpromiso osoa daukate oraindik, ahalik eta lasterren Espainia eta Frantziaren artean elektrizitatea trukatzeko gaitasuna bikoizten lortzeko. Helburua 5 GW-tara iristea da, 5 milioi etxe inguru hornitzeko nahikoa.

Interkonexio honi esker, elektrizitate-horniketaren segurtasuna indartuko da Espainian eta Frantzian, energia berriztagarriaren integrazioa sustatuko da bi herrialdeetan, eta kontsumitzaileek, edozein momentutan, Europako sorkuntza-baliabide lehiakorrenak eta, CO2 isuriei dagokienez, eraginkorrenak eskuratzeko aukera izango dute.

PRESS CONTACT

Gabinetedeprensa@ree.es
rte-presse@rte-france.com

PRESS AREA

  • Press releases
  • High resolution images
  • Branding Manual
  • Iconography

Go to press area

VIDEOS

 
UE

The sole responsibility of this publication lies with the author. The European Union is not responsible for any use that may be made of the information contained therein.