Hasiera / Zer da INELFE?

Zer da INELFE?

INELFE (Frantzia-Espainia Interkonexio Elektrikoa), 2015eko urrian, iberiar penintsularen eta Europako beste herrialdeen artean elektrizitatea trukatzeko ahalmena handitze aldera, Baixas-Santa Llogaia interkonexio elektrikoa eraiki eta martxan jarri zuen enpresa da. Konpainia Espainiako eta Frantziako gobernuek interkonexio elektriko hori eraikitzeko 2008ko ekainaren 27an sinatu zuten Zaragozako akordioaren ondorioa da.

Interkonexioak, Frantzia eta Espainia arteko interkonexio-maila bikoiztea ahalbidetu du, proiektua eraiki aurretiko ahalmenetik (1.400 MW) 2.800 MW-ra pasatuz.

2015eko martxoaren 4ko Madrilgo Goi-bileran, Frantziako eta Espainiako gobernuek, Madrilgo Adierazpena sinatuz, berretsi zuten garrantzitsua zela ahalegin guztiak egitea 2020rako Estatu kide bakoitzean instalatutako ekoizpenaren, gutxienez, %10eko interkonexioa lortzeko.

Harrezkero, INELFEren misioa aldatu egin da: orain Frantzia eta Espainia arteko interkonexio elektriko guztiak eraikitzeaz eta martxan jartzeaz arduratzen den enpresa da.

 

Inelfe

 

INELFEri buruz gehiago

INELFE (Frantzia-Espainia Interkonexio Elektrikoa) sozietate mistoa da. Sozietatea 2008ko urriaren 1ean eratu zuten zati berdinetan Espainia eta Frantziako garraio elektrikoaren sarea kudeatzen duten bi enpresek, hots, REE (Espainiako Sare Elektrikoa) eta RTE (Réseau Transport d’Électricité).

2015eko martxoaren 4ko Madrilgo Goi-bileraeta gero, INELFE Frantzia eta Espainiaren arteko interkonexio elektrikoak eraikitzeaz eta martxan jartzeaz arduratzen da, bi herrialdeen artean elektrizitatea trukatzeko ahalmena handitzeko xedezarekin.

Sozietatea Baixas (Frantzia) eta Santa Llogaia (Espainia) arteko interkonexio elektrikoa errealitate bihurtzeko helburuarekin eratu zen, eta proiektua 2015eko urrian abiarazi zen.

Lotura berri honi esker, bi herrialdeen artean elektrizitatea trukatzeko ahalmena bikoiztu egin da, eta hornikuntzaren kalitatea zein energia berriztagarriak indartu dira.

INELFE Frantziako legeek arautzen duten akziodunen sozietate sinplifikatua da.

UE

Argitalpen honetan egilearen iritziak soilik islatzen dira. Europako Batzordea ez da erantzule izango argitalpen honetako informazioari eman dakiokeen ezein erabilerari dagokiolarik.