Hasiera / Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den interkonexio elektrikoko proiektuari dagozkion itsasoko eta lurreko azterketak aurrera doaz

Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den interkonexio elektrikoko proiektuari dagozkion itsasoko eta lurreko azterketak aurrera doaz

Aldi berean, Red Eléctrica de España ingurumenaren gaineko eragina aztertzeko ikerla-na eta Euskaditik lurperatuta igaroko den linearen ibilbideari dagozkion proiektu tek-nikoak egiteko bidean dago.
Lotura berriari esker, bi herrialdeen arteko energia elektrikoa trukatzeko gaitasuna handiagotuko da, eta Iberiar penintsularen mendekotasun energetikoa murriztu egin-go da.

Red Eléctrica de España (REE) erakundea eta Réseau de Transport d’Electricité (RTE) Frantziako kidea itsasoko eta lurreko azterketa berriak egiten ari dira irailean eta urrian, Bizkaiko Golkoan zehar Espainia eta Frantzia lotuko dituen interkonexio proiektuaren esparruan. Miaketa geofisiko eta geodesikoko ikerketa horiei esker, Capbreton-eko arroila besteratzeko konponbide teknikoak zehaztu ahal izango dira, eta interkonexioaren itsasoko ibilbideari buruzko datuak osatuko dira.

Frantziako uretan dagoen itsas hondoaren ezegonkortasuna ikusi eta gero, Capbreton-eko arroila dagoen tokian hain zuzen ere, egin dira aipatutako ikerketak. Izan ere, hasiera batean aurreikusi egin zen arroila bidezko interkonexioaren ibilbidearen egonkortasuna bermatzea ezinezkoa dela ikusi da.

Euskadin zehar igaroko den linearen ibilbideari dagokionez (lurperatutako 13 kilometro Gatikako azpiestaziotik, Bilboko ipar-ekialdean, Euskadiko kostalderaino), Red Eléctrica proiektua guztiz osatzeko beharrezkoak diren azterketa teknikoak eta ingurumen-ikerlanak egiteko bidean dago.

Zehatz-mehatz datozen hilabetetan erakundeak zenbait lurreko azterketa, eta azterketa geotekniko eta topografiko hasiko ditu Gatikan, Maruri-Jataben, Lemoizen eta Mungian, kokalekuen ezaugarri fisikoak xehe-xehe begiratzeko eta lurraren egoeraren amaierako analisia egin ahal izateko. Emaitzen arabera proiektua eta estazio bihurtzailea zein interkonexio-linea instalatzeko beharrezkoak diren ingurumenaren gaineko ikerketak zehaztuko dira guztiz. Red Eléctrica oraindik ezartzeko bidean dagoen proiektuari buruzko berriak eta xehetasunak jakinaraziz joango da aurten egingo dituen zenbait dibulgazio-ekintzaren bidez.

Horrez gain, erakundea ingurumenaren gaineko eragina aztertzeko ikerlana egiten ari da. Ikerlanak lurraldearen eta ingurumenaren diagnostikoa, estazio bihurtzailerako eta interkonexio-linearako aukerak, eta eraginik txikiena izango duten ezaugarriak eta kokapena jasoko ditu, hain zuzen ere. Halaber, eraginaren analisia, badaezpadako eta zuzentzeko neurrien proposamenak, eta ingurumenaren zainketarako plana barne ekarriko ditu ere bai. Ondoren, proiektuak ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura gainditu beharko du; horren esparruan informazioa publikoki jakinarazteko eta galderak egiteko aldia hasiko da administrazio publikoek eta interesdunek argibideak eska ditzaten.

Proiektu aitzindaria, teknologiaren abangoardian

Etorkizunean Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den interkonexioari esker, energia elektrikoa trukatzeko gaitasuna handituko da 2.800 MW-etatik 5.000 MW-etara. Horren ondorioz, horniketa elektrikoaren segurtasuna, egonkortasuna eta kalitatea hobetuko dira, bai bi herrialdeen artean baita gainerako Europako herrialdeekin ere.

Espainiako lurraldean, lotura Bilboko ipar-ekialdean kokatuta dagoen Gatikako azpiestazioarekin egongo da lotuta, eta kostalderaino iritsiko da (Urbieta-Lemoiz aldera) energia elektrikoa eramateko lurperatutako 13 kilometrotako linearen bidez, korronte zuzeneko 400 kV-rekin. Bertatik Frantziako Médoc kostalderaino, lotura lurpekoa izango da gehienbat, gutxi gorabehera 300 kilometrotako luzerarekin, Capbreton-eko lurpeko arroila saihesteko beharrezkoa den zatian izan ezik. Aurreko urtean, zenbait ikerketa geologiko egin eta gero itsas hondoaren ezegonkortasuna aurkitu egin zen Frantziako uretan, aipatutako arroila dagoen tokian, alegia. Horren ondorioz, bertatik igaro egingo zen lurpeko zatia alde batera utzi behar izan zen eta orain bideragarritasun handiagoa izan dezakeen aukera kontuan hartu da: bypass bat egin lurretik.

Gatika (Espainia) eta Cubnezais (Frantzia) udalerrien arteko interkonexioa Espainia eta Frantziaren artean nagusiki lur azpitik igaro egingo den lehenengo interkonexioa izango da. Lau kableek osatuko dute, bi lotura bakoitzeko, eta korronte alternoko bi sistema lotuko ditu korronte zuzenean egongo den lurpeko linearen bitartez. Loturaren mutur bakoitzean estazio bihurtzaile bat egongo da, eta horiei esker korronte zuzena korronte alterno bihurtu ahal izango da herrialde bakoitzeko elektrizitatea garraiatzeko sarera lotzeko.

PRENTSA KONTAKTUA

Gabinetedeprensa@ree.es
rte-presse@rte-france.com

PRENTSA-GUNEA

  • Prentsa-oharrak
  • Bereizmen handiko irudiak
  • Marka liburua
  • Ikonografia

Prentsa-gunera joan

BIDEOAK

UE

Argitalpen honetan egilearen iritziak soilik islatzen dira. Europako Batzordea ez da erantzule izango argitalpen honetako informazioari eman dakiokeen ezein erabilerari dagokiolarik.