Inici / / Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den Espainia eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoaren aurreproiektua bideratzen hasiko da

Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den Espainia eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoaren aurreproiektua bideratzen hasiko da

Aurreproiektuak interesdunek partaidetza publikoko lehenengo fasean aurkeztu zituzten proposamenak hartuko ditu kontuan.
Interkonexio berriak energia berriztagarriaren integrazioa bultzatuko du, sistema elektrikoen eraginkortasuna eta lehiakortasuna handituko ditu, eta bi herrialdeen horniketa elektrikoaren eta Europako sistema elektrikoaren segurtasuna sendotuko du, deskarbonizazioaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren xedeak lortzeko.

Red Eléctrica de España (REE) sareak Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den Espainia eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoaren aurreproiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren ikerketa aurkeztuko ditu. Publikoki jakinaraziko dira datozen asteetan zehar edozein pertsona, administrazio edo erakunde interesdunak proposamena ezagut dezan, eta iruditzen zaizkien ekarpenak gehi ditzaten.

Azpiegitura berriaren izapidean 2017-2018 aldian zehar eskualdean gauzatutako partaidetza publikoko prozesuan eragile instituzional eta sozialek aurkeztu zituzten proposamen nagusiak jasotzen dira orain.

Jasotako zenbait iradokizun gehitu dira aurreproiektuan zein ingurumenaren gaineko eraginaren ikerketan, besteak beste, Gatikako azpiestaziotik kostaldera igaroko den lurreko ibilbidea lurperatu, Lemoizeko hustuketa-lineak desmuntatu, eta estazio bihurtzailea paisaian integratzeko neurriak hartu, horren eragin bisuala zein soinu-eragina murriztuz.

Horrez gain, eta eskualdearen eta ingurumenaren azterketa egin ondoren, badaezpadako eta zuzentzeko neurriak sartu dira, baita ingurumenaren zainketarako plana ere. Itsaspeko zatian, diseinuak itsasoko erabileren gaineko eragina murrizteari ematen dio lehentasuna, Red Eléctrica sareak Balear Uharteetan duela gutxi instalatu dituen kableekin egin duen moduan.

Beste alde batetik, proiektua garatzeak eskualdeko ekonomiari bultzada handia emango dio, tokiko industrien eta hornitzaileen partaidetza sustatuz. Izan ere, interkonexioa eraikitzeko eta mantentzeko beharrezkoa den lana kontratatzeko lehiaketak irabazteko aukera izango dute.

Hemendik aurrera, Red Eléctrica sareak kanpaina berriemailea hasiko du udalerrietan eta interesa izan dezaketen taldeen artean, aurreproiektuaren proposamena azaldu nahian.

Datozen hilabeteetan, gainera, zenbait lurreko azterketa, eta azterketa geotekniko eta topografiko egingo dira dagoeneko gauzatu diren azterketen xehetasunak zabaltzeko, eta ingurumenaren azterketak eta ikerketa teknikoak osatzeko.

Energiaren Batasuna aldera

Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den Espainia eta Frantziaren arteko lotura gure aldameneko herrialdearekin izango dugun lehenengo itsaspeko interkonexio elektrikoa da. Azpiegitura berriari esker, Frantziarekiko interkonexioaren gaitasuna handituko da egungo 2.800 MW-etatik 5.000 MW-etara, eta horrek energia berriztagarriaren integrazioa bultzatuko du, bi sistema elektrikoen eraginkortasuna eta lehiakortasuna handituko ditu, eta bi herrialdeen horniketaren segurtasuna sendotuko du. Horren ondorioz, Europako sistema elektrikoa sendotzea lortuko da, eta hori ezinbestekoa da energia-iragateak eskatzen dituen deskarbonizazioaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren xedeak lortzeko. Gaur egun, Espainiak % 5,6ko interkonexio-maila dauka gainerako Europako sistema elektrikoarekin, instalatutako sorkuntza-potentziarekin alderatuta (% 2,2ko maila Iberiar penintsulan). Oso kopuru txikia da, Europar Batasunak zehaztu baitu maila % 15ekoa izan behar dela 2030. urterako, herrialde guztietan.

Izaera estrategikoa duenez, Europako Batzordeak, 2013ko urriaren 14an, interkonexio elektriko berria “Onura Komunerako Proiektu” (PIC, gaztelaniaz) aukeratu zuen energia-azpiegiturei buruzko Europako araudiaren esparruan.

400 kilometroko luzera izango du Gatikako azpiestaziotik, Bilbotik gertu, Cubnezais-eko azpiestaziora, Bordeletik gertu. Horrez gain, loturaren mutur bakoitzean estazio bihurtzaile bat egongo da, eta horiei esker korronte alternoa korronte zuzen eta azken hori korronte alterno berriz ere bihurtu ahal izango da, herrialde bakoitzeko elektrizitatea garraiatzeko sarera lotzeko.

Horretara zuzendutako aurrekontua 1.750 milioi eurokoa izango da gutxi gorabehera. Interkonexioa lau kablek osatuko dute, bi lotura bakoitzeko, korronte zuzenean eta 2x1.000 megawatteko ahalmena izango du. Lurreko zatiaren luzera 13 kilometrokoa izango da Espainian eta 80 kilometrokoa Frantzian. Espainiako eta Frantziako kostaldeen artean lotura itsaspekoa izango da gehienbat, 300 kilometroko luzerarekin gutxi gorabehera; zati motz bat lurretik igaroko da, lurperatuta, Capbreton-eko itsaspeko arroila saihesteko. Izan ere, bertan itsas hondoaren mugimenduak topatu ziren, Frantziako uretan, eta kontu horrek ibilbidearen % 5ean eragina duten aldaketak egitea ekarri zuen, azpiegitura guztiaren segurtasuna bermatzeko. Gaur egun Frantziako ibilbidearen aldaketa hori galdeketa publikoaren menpean jarri da, konponbiderik hoberena aukeratu nahian.

Inelfe

Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den Espainia eta Frantziaren arteko itsaspeko interkonexio elektrikoa Espainiako eta Frantziako sistema elektrikoen garraio- eta operadore-enpresak, Red Eléctrica de España eta Réseau de Transport d’Électricité, garatzen ari diren proiektua da, bien artean 2008ko urriaren 1ean sortu zen Inelfe erakundearen laguntzarekin. Inelfe erakundeak, izan ere, Pirinioetan zehar igarotzen den Frantzia eta Espainiaren arteko korronte zuzeneko lehenengo interkonexio elektrikoa garatzen lagundu du dagoeneko.

Inelfe erakundeak herritar guztien esku jartzen du proiektuari buruzko eguneratutako informazio osoa webgunean, www.inelfe.eu, eta ekarpen guztiak jasoko ditu postontzian, Golfodebizkaia@inelfe.eu..

CONTACTE PREMSA

Gabinetedeprensa@ree.es
rte-presse@rte-france.com

ZONA DE PREMSA

  • Notes de premsa
  • Imatges alta resolució
  • Manual de marca
  • Iconografia

Anar a zona de premsa

VÍDEOS

 
UE

The sole responsibility of this publication lies with the author. The European Union is not responsible for any use that may be made of the information contained therein.