Hasiera / Hornitzaileekin topaketa antolatu da Bruselan

Hornitzaileekin topaketa antolatu da Bruselan

Inelfek topaketa bat antolatu du Bruselan, HVDC kableen, estazio bihurtzaileen, itsaspeko kableen instalaziorako eta zulaketarako hornitzaileekin. Apirilaren 16tik 20ra ospatu zen, eta haren helburua Bizkaiko Golkoan barrena egingo den Espainia eta Frantziaren arteko interkonexio-proiektua azaltzea izan zen, baita hori egiteko formarik onena aurkitzeko informazioa trukatzea ere (teknologia, materialak, burutzeko prozesuak eta abar).

Hasierako jardunaldian, proiektuaren garrantzia eta jatorria azaldu zituzten Eva Pagánek, Inelfeko zuzendariak eta Garraio zuzendari nagusiak REEn, eta Vincent Thouveninek, Inelfeko Advisory Board-eko kideak eta europar kontuen zuzendariak RTEn. Bestalde, talde teknikoek datu espezifikoak eta egin dituzten edo egiten ari dituzten ikerketak argitu zituzten. Hurrengo egunen zehar, dozena bat enpresatako ordezkariak bildu ziren Red Eléctrica-ko eta Réseau de Transport d’Électricité-ko teknikariekin alde teknikoen eta logistikoen inguruan eta azpiegitura hori eraikitzeko erronkei buruz informazioa trukatzeko.


Hornitzaileak proiektuan interesatuak azaldu ziren, eta horrelako topaketa bat antolatu zelako eskerrak eman zituzten, bai proiektuaren hasieran egin zelako, bai Inelfek umore irekia izan zuelako eta haien iritziak eta gogoetak entzun zituelako. Gaur egun, proiektuaren espezifikazio teknikoak zehazten ari dira, azken hilabeteetan egin den partaidetza-publiko prozesuaren ostean.

 

 

PRENTSA KONTAKTUA

Gabinetedeprensa@ree.es
rte-presse@rte-france.com

PRENTSA-GUNEA

  • Prentsa-oharrak
  • Bereizmen handiko irudiak
  • Marka liburua
  • Ikonografia

Prentsa-gunera joan

BIDEOAK

UE

Argitalpen honetan egilearen iritziak soilik islatzen dira. Europako Batzordea ez da erantzule izango argitalpen honetako informazioari eman dakiokeen ezein erabilerari dagokiolarik.