Hasiera / Red Eléctrica Gatikatik Lemoizera doazen bi linea elektriko eraisteko lanetan aurrera doa

Red Eléctrica Gatikatik Lemoizera doazen bi linea elektriko eraisteko lanetan aurrera doa

Proiektuaren ingurumenaren gaineko ebaluazioaren izapidea amaitu ondoren, partaidetza publikoko prozesu honi ekiten zaio, gardentasunez eta lurraldearekiko konpromisoz jokatuz.
10 kilometroko aireko bi linea elektrikoak eraisteak inguruko eragin bisuala murriztuko du. Frantziarekin Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den interkonexioaren esparruan kokatzen da.

Bilbon, 2025eko otsailaren 21ean

Redeia enpresaren eskumendekoa den Red Eléctrica Espainiako sistema elektrikoaren garraioaz eta operazioaz arduratzen da. Orain, Gatika eta Lemoiz arteko bi linea elektriko eraisteko konpromisoa hartu du. Iragarri berri da Bizkaian dagoen Gobernuaren Ordezkariordetzaren Industria eta Energiaren Bulegoak jendaurrean jartzeko izapidea hasiko duela, ingurumenaren gaineko ebaluazioaren izapidea amaitu eta gero.
Partaidetza publikoko prozesu hau gardentasuneko ariketa bat da eta, horri esker, ingurumen-hobekuntza honetaz eta eragin bisuala murrizteaz baliatuko diren herritarrek eta, bereziki, jabeek proiektuaren xehetasunak hobeto ezagutu ahal izango dituzte. 
Zehazki, Red Eléctrica erakundeak 10 kilometroko aireko bi linea elektriko eraitsiko ditu, behar bezala aurrera egiten ari den Frantziarekin Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den interkonexioaren proiektuaren esparruan dagoen jarduera batean eta ingurunea hobetzeko eta gune naturalak leheneratzeko konpromisoaren barruan.
Egin den proposamenak milioi bat euroko aurrekontua du eta eraisteko lanak urtearen azken hiruhilekoan hastea aurreikusten da.

PRENTSA KONTAKTUA

Gabinetedeprensa@ree.es
rte-presse@rte-france.com

PRENTSA-GUNEA

  • Prentsa-oharrak
  • Bereizmen handiko irudiak
  • Marka liburua
  • Ikonografia

Prentsa-gunera joan

BIDEOAK

UE

Argitalpen honetan egilearen iritziak soilik islatzen dira. Europako Batzordea ez da erantzule izango argitalpen honetako informazioari eman dakiokeen ezein erabilerari dagokiolarik.